Bidali zure galeria Artista guztiak
Jon Juarez # Galeria 1
Esperientzia:

Jon Juarez (Iruña, 1984) arte-ikasketarik gabeko artista bikaina da. 2007. urtean marrazkilari lanetan hasi zen, eta Nafarroako gazte arte saria irabazi zuen.

Geroztik etengabe ibili da lanean, marrazkigintzan, marrazki bizidunetan, idazlanetan eta komikigintzan. 2012. urtean INJUVE saria irabazi zuen, komikigintza arloan. Urte berean, Leire Salaberriak marraztutako Dos medios zorros ipuina idatzi zuen, eta gaur egun, bi komiki-istorioetan dabil lanean, enkargu profesionalak denbora tarte bat uzten duten heinean.

Azkenik, Kauta taldearen Agerre (Baga Biga) disko berriaren azala ere egin du, eta Ed Bunker noir idazle estatubatuarraren inguruko komikia ere taxutu du, berriki.

Egilearen galeria gehiago

  • [1]