Bidali zure galeria Artista guztiak
Aitor Oñederra # Galeria 2
Esperientzia:

(1983, Deba) Arte Ederretan lizentziatua, EHU eta Madrileko Complutense unibertsitateetan ( 2007 ), ikus-entzunetako arloan. 3D animazio ikasketa burutu zuen ESDIP marrazketa eskolan ( 2007- 2008 ), ondoren “Efektu bisualak” masterra  Madrileko ikus-entzunetako eskola internazionalean ( 2008-2009 ).

Ikus-entzunetako zuzendaria eta marrazkilaria da. Animaziozko laburmetraiak, bideoklipak, promozio bideoak, zuzenetarako proiekzioak, ilustrazioak, komikiak, kartel eta diseñuak egin ditu besteak beste.
Animadeba, Debako Animazio Zinemaldiaren sortzailea eta antolatzailea da.

Laburmetraiekin zenbait sari irabazi ditu: “Jostuna” lanagatik “Concurs d’animacions Per La Pau” Lehen saria, Bartzelona 2006 eta EHU Elkartasun fondoa saria 2008. “Amaigabea” laburrarengatik “NONTZEFILM 2009” Euskal animaziorik onena 2009. “Dena eta ezer ez dago” bideokliparengatik “NONTZEFILM 2013” Euskal animaziorik onena 2013

Bideoklipen artean Doctor Deseo, Gari, Kauta eta beste zenbait talderen abestiak iruditan jarri ditu. Proiekzioei dagokionez, Doctor Deseo, Ken Zazpi eta Gari-ren kontzertuei bisualak jarri dizkie. Azken lanen artean “Hoy no me puedo Levantar” musikaleko proiekzioak egin ditu.

Egilearen galeria gehiago