Bidali zure galeria Artista guztiak
Pili Aguado # Galeria1
Esperientzia:

Pili Aguado (Ibarra 1981), Arte Ederretan Lizentziatua, Arte Grafikoetan espezialitatua. LA ORUGA DE CELIA markapean, Pili ehun-gaietan,artisau eta dekorazio produktuetan aplikatutako hainbat diseinu eta ilustrazio egiten hasten da,hainbat enkargu jasoz eta bere produktuak Bartzelona, Asturias, Valentzia, Madrid eta abarreko hainbat dendatan zehar banatuz.

Bere ilustratzaile lanean zentratuta, hainbat erakusketatan parte hartu du Espainian zehar, Txileko Liburutegi Nazionaleko erakusketa batean artista-liburu bat egiteko gonbidapena jasotzen du eta erakusketa indibidual bat inauguratzen du Espainian GKoGallery hispano-txiletar galerian.

Azken urte honetan, bere Mexiko D.F.-ko egonaldian erakusketa kolektibo batean parte hartu du Rojo Bermelo galerian, eta artista gonbidatua izan zen Taller 75 grados serigrafia-tailerrean. Era berean, Dalai Lamak herrialde hartara egindako bisita zela eta egindako liburu didaktiko bat ilustratzeko artista arduradunetako bat izan zen.

Gaur egun autoedizioa, kultur-gestioa eta erakusketa berrietarako materialen ekoizpenarekin lotutako hainbat lan-prozesutan murgilduta dago.

Egilearen galeria gehiago

  • [1]