ESZENA

Teknika eszenikoei buruzko ikastaro berriak

Bilbaoeszenak–Bilboko baliabide eszenikoen zentroak, teknika eszenikoei buruzko bi ikastaro intentsiboren matrikulazio epea zabaldu du. Argiztapenarekin, soinuarekin, makineriarekin eta baita karakterizazioarekin, jantziekin eta diseinu eszenografikoarekin erlazionatutako gaiak landuko dira, martxoaren 21etik apirilaren 7ra emango diren ikastaroetan.

Arte Eszenikoetako Teknikarien Elkarte Profesionalak (ATAE) teknika eszenikoei buruzko bi tailer monografikoetarako matrikulazio epea ireki du. Ikastaroak martxoaren 21etik apirilaren 7ra emango dira, BilbaoEszenaren instalazioetan.
Teknika Eszenikoak I ikastaroa arratsaldez emango da –16:00etik 21:00etara– martxoaren 21, 22, 24, 25, 28 eta 29an. Guztira 30 ordu izango ditu, eta ikastaroaren edukiak, argiztapenaren, soinuaren eta ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen makineriaren hastapenak izango dira. Helburu nagusia ikasleei, BilbaoEszenan dagoen azpiegiturari ahalik eta errendimendu gehien ateratzeko beharrezkoak dituzten ezagupenak ematea da. Prestakuntza Aitor Aloa del Teso eta Mafer Bilbao irakasleek emango dute.

Teknika Eszenikoak II monografikoak, antzerkiko karakterizaziora, jantzietara eta diseinu eszenografikora lehen hurbilketa egingo du, Alicia Suarez, Nati Ortiz de Zarate eta Mafer Bilbao irakasleen eskutik. Tailer horrek ere 30 orduko iraupena izango du.

Lehenengo tailerretan izena emateko epea ostiral honetan, martxoaren 18an, amaituko da, baina bigarren modulua egin nahi duten pertsonek martxoaren 28ra arte izango dute epea zabalik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button