Bidali zure galeria Artista guztiak
Piedad Ortiz # Galeria 1
Esperientzia:

Autodidakta naiz ilustrazioaren eta komikiaren esparruetan, diseinu grafikoko zenbait ikastaro egin dudan arren. 2011n, Las historias de un cangrejo siamés nire lehendabiziko komikia argitaratu nuen nire kabuz. Iaz, KMK lehiaketa irabazi nuen Jon Mikel Udakiolarekin batera; lehiaketa Ortzadarrek eta Rekalde Aretoak antolatzen dute.

Horretaz gainera, ilustrazio eta arte grafikoei buruzko Fuera deMargen aldizkariaren Opera Prima atalean, Metamorfilia izeneko nire lana aukeratu dute.

Egun, komiki eta ipuinen inguruko proiektuak lantzen ari naiz, eta horietako batzuk argitaratzea espero dut.

Halaber, makina bat fanzinetan egin dut lan urteetan: La Tourette, RumblE!, Mamorro… horrekin batera, aldizkarietan ere jardun dut: Mondo Sonoro eta  Aux Magazine, besteak beste. Azkenik, Walking Gallery Bilbao mugimenduko kide naiz.

Egilearen galeria gehiago

  • [1]