IKUS-ENTZUN

Guardetxean urriko “Motz” film erakustaldia

Asteburu honetako igandean ez badaukazue beste egiterik, 20:00etik aurrera, Guardetxean urriko Motz film erakustaldia gauzatuko da.

Pantailaratuko diren filmak, honakoak:
Cuidadoras (2013) Suaren zaintzaileak, jatorriaren zaintzaileak, pertsona duinaren zaintzaileak.Arconada (Asier Urbieta, 2013). Jonek Arconada izan nahi du, baina, bere ikastolako ordezko  atezaina da. Atezain titularrak penalti bat egiten du eta txartel gorria ateratzen diote, Jon bankilotik ateratzen da penaltia gelditzera.La Decisión (Kristina Zorita, Iratxe Esnaola, 2013). Minbizia ekar lekioken gene bat daukala jakin berri du emakume gazte batek. Medikuek masektomia bikoitza, bi bularrak kentzea, aholkatu diote. Zer egin erabaki behar du.Mal Día (Iñigo Sbeltza,2012). Javier oker dago. Maitasuna bihotzean dagoela pentsatzen du. Akatsa! Neskalagunak erakutsiko dio benetako maitasuna heste lodian dagoela. Gozatu filmaz eta izan egun txar bat!Ataun Of The Dead (Beñat Iturrioz eta Xabier Padin, 2011). Lehendakaritzara lehen lehendakari ez-nazionalista iristen denean hirugarren karlistadarako hazia sortzen da eta bi zientifiko karlistak Zumalakarregi berpizten saiatuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button