Bidali zure galeria Artista guztiak
Xabier XTRM # Galeria 1
Esperientzia:

(1985, Beasain)
Disziplina ezberdinak jorratzen dituen sortzaile autodidakta da. Bere lana, kalean zein estudioan gauzatzen du, beti ere experimentazioan oinarrituz. Kaleko lanaren ardatz nagusia formatu ertain zein handiko muralak dira. Pinturaz gain, egurra, soka zein beste edozein material erabiltzen ditu, muralari bolumena gehituz, mural-eskultorikoak sortuz. Sokekin, muralak zeharkatu eta marrazten ditu, gida inprobisatu gisa erabiliz kolore aldaketak sortzeko. Teknika honen bitartez, bere lanak sendotasun gehiago hartu du. Kolore, textura eta formatu ezberdinetako paretei ahalik eta probetxu gehien ateratzen saiatzen da espazio negatiboekin jolastuz. Sortutako muralaren eta ohizko paretaren arteko elkarlana bilatzen du, paretaren hasierako ezaugarriei garrantzia emanez.

Egilearen galeria gehiago

  • [1]