Bidali zure galeria Artista guztiak
Irati Eguren # MEMORIA
Esperientzia:

Irati Eguren (Pirati). Durango 1981.
Arkitekturan lizentziatua, Certificado de Aptitudes Pedagógicas masterra Madrileko Complutense Unibertsitatean Arte Plastikotan espazializatuta, orain,  Investigación y Creación en Arte masterra bukatzen ari da, Leioako Arte Ederren fakultatean. Ikerketa lan horrek marrazketa, ilustrazioa, urpekaritza eta espazioaren hausnarketak nahasten ditu: Herrian murgilketa izenburupean.

Arkitektura estudio ezberdinetan lan egin ostean, marrazketako irakasle aritu zen Batxilergoan, bi urtez, Ibaizabal Ikastolan. Ondoren, Filipinetan bi urte urpekaritzako irakasle lanean zebilela, ilustrazioko enkarguak egiten hasi zen; ordutik, marrazketa eta ilustrazioa bere ogibide egin ditu, txikitatik izandako grina hori errealitate bihurtuz.

Gaur egun sei kidez osaturiko diziplina anizteko estudio batean ari da lanean  ilustratzaile gisa, marrazketa eta espazioaren inguruko gaiak bateratuz, eta Marrazketa esperimentaleko tailerrak ematen ditu bertan.

2014an egindako erakusketa eta argitalpenak

Txo Tabernako kartaren portadako ilustrazioa. Abendua.

Urak Bide estudioa. Banakako Erakusketa. Durango. Abendua.

KLOF N 14. Animal. Ilustrazio Fanzinea. Azaroa.

Difumina 2014 . Ilustrazio Fanzinea. Urria.

#NDEFEST. Erakusketa kolektiboa. Noches de entrega irrati saioak antolatua. Buenos Aires. Argentina. Iraia.

Islas Remotas. Erakusketa kolektiboa. Arte Ederretako erakusketa aretoan. Leioa. Ekaina.

Egilearen galeria gehiago