INES BERMEJO


2013/09/13

Geratu dadila mundua, ni jaitsi egingo naiz-eta

Arte Ardura Laborategia Guggenheim Bilbao Museoaren ekimen bat da. Euskal Herriko hainbat artista eta arte arduradun gaztek 103b aretorako berariaz sortutako proiektuak aurkezten dira honi esker.

Geratu dadila mundua, ni jaitsi egingo naiz-eta: ezeztatu garai bat, hasi beste bat taldeko erakusketa bat da, eta Inés Bermejo (Getxo, 1986) eta Anarel-la Martinez (Valentzia, 1984) dira komisarioak.

Proiektu horrek artista hauek biltzen ditu: Elisa Arteta (Iruñea, 1980), Pau Figueres (Benidorm, 1976), Miriam Isasi (Gasteiz, 1981), Ibai León (Bermeo, 1980), Juan Pablo Ordúñez Mawatres (Madril, 1986), Ainhoa Ortells (Getxo, 1985) eta Diego Vivanco (Bilbo, 1988).

Artistak hauek metaforak egiten dituzte, krisialdiak eragindako tristura, atsekabea, amorrua eta frustrazioa aditzera emateko eta hein batea ere, kontra egiteko.

Biografia

Ines Bermejo Larrañaga Getxon jaio zen 1986an. Arte Ederretako ikasketak burutu, eta gero arte esparru askotan egin du lan: argazkigintza, ilustrazioak, collageak, performanceak, arte ekimenen kudeaketan...

Bilbao, Innsbruck, Milan eta Berlinen artean bizi eta lan egiten du. 2008tik aurrera sormen eta erakusketa kolektiboetan parte hartzen hasi zen, performance eta proiektu bisualak burutuz. Getxoarte, Montehermoso eta EITBn zenbait sari jasoz.

Duela bost urte Arte hormonatuaren jaialdia antolatzen du, La Cuchara kolektiboaren baitan. Horrekin batera, hamaika erakunde, ekimen eta eragilerekin izan ditu harremanak, Bilboarte, Guggenheim Museoa, L´Mono, besteak beste.

Bestalde, ekoizle eta kudeatzaile lanak egin ditu hainbat erakunderentzat: EHUko Arte Ederretako fakultatea, Getxophoto, Guggenheim Museoko Komisarioen Laborategia, etab.