ARANTZA IBARRA BASAÑEZ


2013/09/13

Betiko

Azken lana, abenduaren 2013koa da eta Betiko izeneko film labur esperimentala  da. Bizitza eta heriotzaren arteko gatazkari buruz hitz egiten du. "Bizitza eta heriotza espazio eta denbora berdinean aurkitzen dira..."
Film labur hau, bost minutuko iraupena daukana, Zugarramurdiko haitzuloetan kokatzen da eta Maria Luisa Merlo eta Javier Pradera aktoreekin  grabaturikoa da.

Soinu-bandaren konposaketa, hitzak eta ahotsa Arantzak berak egin ditu eta gitarran Eusenker egon da. Gaua Records estudioan grabatua izan da musika, Mungian.  Aurten jaialdietan aurkeztuko da eta banaketan Izar Filmseko Izaskun Arandiaren laguntza izango du.


Biografia

Bideoartista, sortzaile, zinegile, idazle, arteko zuzendari, ilustratzaile eta musikoa
Ondarroako ikastolan haur eta lehen hezkuntza ikasi zituen eta Donostian, batxillergoa. Bestalde, musika hezkuntza izan zuen solfeo, piano eta armonia klaseak jasoz. Aurrerago bateria ikasten hasi zen ere.

Bilboko Deustun "Informatika ingeniaritza" ikasi zuen. Bertan informatika musikala eta telebistaren mundura begiratuz edizioa ikasi zuen ere. Baina ez zen berak espero zuena, hortaz, "Arte bisualak eta komunikazioa" diplomaturan sartu zen. Horrek diseinu grafikoa, multimedia, bideoa, gidoiak eta publizitatearen munduan murgilarazi zuen eta sortzaile munduaren bidea erakutsi.

Marrazki bizidunek ere bere lekua izan zuten ondarrutarraren heziketan eta ikastaro bat egin zuen haien inguruan. Honi 3D teknologia gehitu zion "Psilicon Graphics" ikastean.

Lanen artean, "Basotxo" atera zen, Erein argitaletxearekin. Geroxeago, "Saiku detektibea", Desclée argitaletxearekin. "BSB publicidad" agentzian zegoelarik, bere lehen filmeko gidoia idazten hasi zen eta musikal bat prestatzen ere.

Zinema eta musika munduan aproba egin nahi zuen baina ez zen abagunerik ikusten. Arantzaren proiektu asko bertan behera geratu ziren: ekoizlerik gabeko musikal bat, animaziozko lan bat, nagusientzako filme baten gidoia, jazz eta soul estiloko abestiak, ... Baina azkenean, zinemaren munduak, aukera bat eman zion: "Alokatu" ekoizleari Arantzak idatzitako gidoia gustatu zitzaion eta bere filmea zuzentzeko parada eman zion. Alfonso Arandiak bere laguntza eskaini zion eta 2009an "Zigortzaileak" atera zen.