ITSASO ALDAITURRIAGA


2014/02/11

My Little private world

Nire ametsak, nire nahiak, ... eguneroko gauzez mintzatzen naiz nire marraziketan. Maitasuna, abentura, nahiak, ametsak, betetzen nauten gauzez hitz egiten saiatzen naiz. Nire bizitzan une nahiko beltza egon zen eta zulotik irten eta beti aurrera begiratzeko gogo eta bizikeraz betetzen saiatzen naiz egun guztietan. Indarra ematen dizkidaten gauzez hitz egiten dut, Carpe diem une haietaz. Naturarekin bat sentitu, superbibentziarako ezinbestekoa den sentimendua da niretzat; lagunekin dibertimendua, lagunminarekin amodioa... Mundu propio hobea sortzen saiatzen naiz nire marrazkiekin, nire ikuspuntu bereziarekin.

Adibide bat jartzearren, Love in the kitchen ilustrazioan, atrakzio puruaren momentu magiko hura islatzen dut, bi pertsonen arteko bibrazioa hasten den unetik sublimazio momentura arte. Sukaldean gertatzen da, nahiko leku ohikoa, beste gauzetarako erabiltzen dugun lekua… aqui te pillo, aquí te mato.
Laranja azalek, zukua duela gitxi eginak,... momentuaren pistak ematen dituzte. Edozein teknika erabil nezake momentua islatzeko, adibidez argazkigintza, baina nire egunerokotasunean ordenadorea da nire lanerako erreminta, beraz egunerokotasun horretan ilustrazio bektoriala  momentuaren parte bat bihurtzen da: "Lo habitual es lo intrínseco de la obra”

Nire obra orokorraren lagunak, azkenaldi honetan, lapitzak eta akuarelak dira.

Biografia

Aiaran jaio nintzan 1981. urtean. Arte Ederretan eta Arte eta Teknologia Sailean Lizentziatua, azkenean Diseinu arlotik jorratu nuen beharreko bidea. Investigacion y Creacion en Arte Doktoregoa ikasketak amaitu gabe utzi behar izan nituen ama (monoparentala) izan nintzelako.

Hainbat beka jaso dut: Seneca Tenerifen, EITB-en grafismo departamentuan, Euskaltel-en diseinu grafiko eta web departamentuan...

Egin ditudan erakusketak honakok dira: The art of living  kolektiboa, 2013; Living a dream- bakarkako erakusketa,  CO_LAB aretoan; Pechakucha, BBK aretoan ((2010- 2011);  Nazaret Proyecto X, film eta errelato laburrak Asociacion de Mujeres de Vizcaya (2005); Argazki lehiaketa Leioako Kultur Aretoan.

Lan arloan nahiko jorratua naiz jadanik. Gaur egun LTD/PRIXTON diseinu departamentuko Arte kreatiboko zuzendaria naiz;  The Longboards  taldeari azkenengo CD diseinua egin diot, Ander Bada Kortabarriarekin batera; Cabobillano surf web/grafika diseñadore izan nintzen (2011/12); JET LAG BIO 09 festibaleko Blogger-kolaboradorea izan nintzan; Alemaniako TRENDSELLER PRODUCT AWAR FERIA IAW COLONIAn 1º saria jaso nuen packaging batekin  (2010)…