EDURNE HERRÁN


2013/09/13

Modern Marie Antoniettes/ Maria Antonieta Modernoak

‘Modern Marie Antoinettes’ egitasmoan, bigarren eskuko emaztegai-jantzien argazkiak bilatzen ditut interneten eta argazkiok jeisten ditut nire bilduma propioa osatzeko. Jantzi hauek salgai jartzen dituzten pertsonek argazkien trataera ez-profesionala egiten dute, euren identitatea ezkutatu nahian, irudien buruak moztuz batzuetan eta margoztuz, edo ezabatuz beste zenbaitetan. Interesgarria iruditzen zait ezkontz-jantziak saltzeko arrazoiekin espekulatzea; ezkontzaren porrota izan daiteke gakoa edo behar ekonomiko hutsa, baina, dena delakoa, ezkontzen mitifikazioari buruz eta horien inguruan mugitzen eta eraikitzen den orori buruz hausnartzeko aukera ematen digu.

Egunerokotasunak elikatutako ezinbesteko prozesua da niretzat Artea. Nire heziketa, bidaia eta esperientzei esker osatuz joan naizen jazoera pertsonalen eta (ez) transferigarrien jarraipena da nire lana. Etengabeko mugimenduan bizitzea den jolasaren parte diren bizipenak, oroitzapenak edo mezuak, alegia. 

Ez dut zalantzarik izaten egitasmo bakoitzean teknika, tematika edo diskurtsoa aldatzeko orduan, baina badira kasik obsesiboki behin eta berriz agertzen diren elementoak: komunikazio arazoak, identitatea eta barrerak (barnekoak eta kanpokoak, kulturen ohiturek, gobenuen legediek,arraza edo genero pertzepzioek, edo gure psikearen baitango muga eta limiteek baldintzatzatutako barrerak). Gure bihozkadak eta instintoak mugatzen eta murrizten dituzten arau sozialen arteko tentsioa adierazten saiatzen naiz, beharrezkoa den eztandara iritsi bitartean gure baitan azpiak jaten doan leherketaren moduan.

Jarraitutasunak erakartzen nau, piezen hasierak eta bukaerak bat egiten duten transitoa oinarri duen egitasmoa. Zenbait lanetan, publikoaren parte hartzeak ematen dio zentzua artelanari, egitasmoari izaera performatiboa emanez.  

Biografia

Edurne Herrán piscis da, Cancer-eko goranzkoan. 1978an jaio zen eta jaioterria Ingolstadt-Donau (Baviera, Alemania) izanik ere, Euskal Herrian igaro zuen bere haurtzaro eta nerabezaroa. Egun Madrilen bizi eta lan egiten du. Arte Ederretan lizentziatua da (E.H.U.) Leioa-Bizkaia. Gero honakoak egin zituen: Eskultura eta Ehungintza Artea KBW, Berlin; Kudeaketa Kulturala Masterra, UC3M Madril; Jantzi-Estilismoa, Arte2, Madril; Artea eta Sorkuntza Ikerketa Masterra UCM Madril.

Sariak eta bekak honakok izan dira: Montehermoso Kulturuneko Artea Ernetzen beka eskuratu zuen, hala nola KBW-Berlinen  Eskultura eta Ehungintza Artea ikasteko Erasmus beka ere.
2011. urtean, Matadero-Madrileko  El Ranchito deialdian hautatua izan zen, baita  I Encontro de Artistas Jóvenes (Galiza) erakusketarako ere. Orain gutxi, VEGAPek beka lagunduta Growing Pains  egitasmoa gauzatu du,  Propuestas 2012 dialdiaren baitan. Banakako hamaika erakusketa burutu ditu eta nazio eta nazioarte mailako beste horrenbeste erakusketa kolektibotan parte hartu du.
2012. urtetik  Diógenes 2.0 kolektiboan parte hartzen du, Olalla Gómezekin batera. Ekintza artistikoak proposatzen dituen kolektibo honek, kultur instituzioen soberakinak.