ANA NIETO


2013/09/13

Mattress, 2013

MATTRESS Ana Nietoren azken proiektua da.

2007an krisialdia hasi zenetik, 350.000 familia  bota dituzte euren etxetik hipoteka ez ordaintzeagatik.
Estatistikaren arabera egunero 517 etxegabetze gertatzen dira Espainian. Gaur egun 6000 pertsona baino gehiago daude kale gorrian bizitzen eta 3000 aterpeetan.

Serie honetan, Madrilen, atarietan eta banketxetako sarreretan lo egiten duten pertsonen koltxoiak agertzen dira.

Serie osoa ikusteko hementxe daukagu bere webgunea.

Biografia

Gasteizen jaio nintzen 1978an. Bilbon, Arte Bisualak eta Komunikazioa ikasi nituen, eta Arte Ederrak, argazkigintzaren espezialitatearekin, New York-en. Gero etorri ziren, Argazki Masterra Madrilen (2009-10) eta Diseinu Grafikoa Gasteizen (2006-07). Lanarengatik eta zorte pixka batekin San Francisco, Boston, NY, Frankfurt, Londres, Bartzelona eta Berlin hirietan bizi ahal izan dut.

Nire lana egunkari bisualaren antzera egiten dut. Hor pertsona, leku, egoera eta detaile askoren argazkiak sartzen ditut. Orokorrean, bulkadaz edo intuizioz egiten dut. Batzuetan bestelako proiektu zehatzagoak egiten ditut, eta horretarako, antzinako objektu edo argazkietatik abiatzen naiz, gizakiaren portaeraren gaineko analisi dokumentala egin ahal izateko.

Gaur egun Madrilen bizi naiz eta hainbat aldizkari kulturalekin kolaboratzen dut (Belcro, Belio, Blank, Illiterate, Mouvement, Rojo, Mu, El Duende, Replika, Nest…), eta horretaz gain nire proiektu pertsonalak aurrera ateratzen ditut.
Lan hori snapshot eta estrobismoaren artean kokatzen da. Nire intuizioa erabiltzea gustatzen zait, eta zerbait hutsaren eskuetan uztea ere bai. Irudi prefektuek beti gogaitu naute.

Argazkigintzatik bere aldaberatasuna gustatu zait beti. “Nahi duzuna izan ahal da”.

Egin ditudan erakusketak honakoak dira:

- Hospitalarios. Amarika aretoan, Gasteiz (2011)
- Alles Über Berlin. Ikatz, Gasteiz (2008)
- ERROR 404 . Zuloa Espazioa, Gasteiz (2008)
- Peep Show. Gora Espazioa, Gasteiz (2008)
-Fly Baby, Fly. Ikatz, Gasteiz (2007)
- I love NY. Desigual. Gasteiz (2006)

Beste aldetik, hainbat erakusketa kolektibotan hartu du parte, hala nola, Alter Ego (Bartzelona), A+A: SAMPLE Zuloan, (Gasteiz), Absolute Beginners Amarika (Gasteiz), En Estado Bruto Zuloan (Gasteiz); ModoRRRa (Bilbo), Descodificaciones (Madrid); Déjà Vu (Bartzelona), Expresa 2004...

Hainbat sari eta aipamen jaso ditut: Inmersiones X, Luna Krea, Dean beka New York-en, Sorkuntzarako Doe beka New York-en, eta abar.