PILI AGUADO


2013/09/13

GKo galerian

Pili Aguado artistak, GKo espazioaren (Kale Nagusia 24, Tolosa, Gipuzkoa) ate-irekitzearekin bat egin zuen, erakusketa bat ezarriz, joan den urteko irailetik urrira bitartean.

Bideo populatu honetan, bere lan koloretsu, minimalistak eta sujerenteak ikus ditzakegu. Bertan mural bat margotu zuen, munstroz betetako famili erretratuak zeuden, eta beste aldetik kamisetak, poltxak, brotxeak, postalak.... merchandaising modura...

Beste hau Olatz Artolak egindakoa da eta ber lanak ikusi ahal dira. Hor ikus dezakezue erakusketaren gaineko ideia zein den.

Pili Aguadok Txilen egindako Vidas paralelas izeneko erakusketaren gaineko bideo txikia duzue hau.

Biografia

Pili Aguado (Ibarra 1981), Arte Ederretan Lizentziatua, Arte Grafikoetan espezialitatua. LA ORUGA DE CELIA markapean, Pili ehun-gaietan,artisau eta dekorazio produktuetan aplikatutako hainbat diseinu eta ilustrazio egiten hasten da,hainbat enkargu jasoz eta bere produktuak Bartzelona, Asturias, Valentzia, Madrid eta abarreko hainbat dendatan zehar banatuz.

Bere ilustratzaile lanean zentratuta, hainbat erakusketatan parte hartu du Espainian zehar, Txileko Liburutegi Nazionaleko erakusketa batean artista-liburu bat egiteko gonbidapena jasotzen du eta erakusketa indibidual bat inauguratzen du Espainian GKoGallery hispano-txiletar galerian.

Azken urte honetan, bere Mexiko D.F.-ko egonaldian erakusketa kolektibo batean parte hartu du Rojo Bermelo galerian, eta artista gonbidatua izan zen Taller 75 grados serigrafia-tailerrean. Era berean, Dalai Lamak herrialde hartara egindako bisita zela eta egindako liburu didaktiko bat ilustratzeko artista arduradunetako bat izan zen.

Gaur egun autoedizioa, kultur-gestioa eta erakusketa berrietarako materialen ekoizpenarekin lotutako hainbat lan-prozesutan murgilduta dago.