ESZENA

Dantzaz konpainiak “Harri, orri, Ar” ikuskizuna aurkeztuko du Elorrion

Dantzaz taldeak bere lan berriena, Harri, orri, Ar, taularatuko du larunbatean, Elorrioko Arriola Antzokian, 20:00etatik aurrera. Obra hori jolasaren aldeko aldarria da, ikuslearen irudimena pizteko pieza.

Arriola Antzokiaren webgunean jasotzen denez: “Nola sartu gastronomia eta dastamena dantzan? Nola esan den-dena isiltasun segundu batean? Nola kokatu gure gorputza eta bere mugimendua askoz zabalagoa den talde mugimendu batean? Dantzaz-ek ezagutzera gonbidatzen gaitu”.

Hamaika jatorritako dantzariz osaturiko askotariko taldea da Dantzaz;  Nortasun berritzaile horren isla da, hain justu, Harri, orri, Ar. “Atrezzo jangarria, Mariachi musika, zirku-elementuak eta energia eta mugimenduaren fisikotasuna, guztiak dute lekua sormen honetan”.

Horrekin batera, beste bi pieza aurkeztuko ditu Dantzaz konpainiak: Historia de un segundo eta Complete surrender.

Informazio gehiago: arriolaka.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button