ESZENA

Barakaldoko Herrien Arteko XV. Folklore Jaialdia

Dantza eta musika barra-barra izango duzue asteburu honetan Barakaldoko Herrien Arteko XV. Folklore Jaialdiaren barruan. Gaur hasiko da eta igandera arte luzatuko da ekimen kultural hau.

Programa horrela lotu da antolatuta:
Abenduaren 2an, ostirala, 20:00etan, Barakaldo Antzokian musika emanaldia izango da. Parte hartuko dutenak Kilika Bertso Eskola (Euskal Herria), Adarrots (Euskal Herria), Agrupación Folklórica CELME (Galizia) eta Ibarra-kaldu Barakaldo (Euskal Herria).
Abenduaren 3an, larunbata, 19:30ean, toki berean, dantza emanaldia eta kalejira, Esbart Dançaire Andorra la Vella (Andorra), Agrupación Folklórica CELME (Galicia) eta Ibarra-kaldu Barakaldo (Euskal Herria) taldeekin.

Azkenik, igandean, abenduak 4, 13:00etan, eta Arteagako pilotalekuan dantza gehiago, Esbart Dançaire Andorra la Vella (Andorra), Agrupación Folklórica CELME (Galicia) eta Arteagako Artie dantza taldeekin

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button