ANE PIKAZA


2013/09/13

Pikazak Pabiloi 6ren programan, "Una Penélope cualquier" lanarekin

Hil osoan zehar, antzerkizale zaretenok baduzue zertaz gozatu Bilboko Pabilioi 6 aretoan. Izan ere, bertako antolatzaileek hil osoko programazioa ondu dute honezkero.

Hala, asteburua honetan, otsailak 8, antzerki amateurraren barruan, Trastornos Literarios izeneko lana ikusteko parada egongo da. Mikrorelatoak, dialogoak, monologoak, eta horrelakoak erabilita, beti ere erridikuluaren inguruan, bizitzaren absurdua zertan den ikertzeko. Itziar Lazkanok 7grados konpainia zuzendu du okasio honetan.

Asteburu honetan ere, urtarrilaren 10etik garatu den Antzerki Arinaren I. Jardunaldiak amaituko dira. Jardunaldi hauetan ikusi diren lanak honakoak izan dira: Yo en mi tiempo libre hago lo que quiero (Josu Angulo, Rodrigo Casillas); Lo ínclito de tu drama (Yannick Vergara, Xabi Ortuzar. Zuzendaria, Erik Leal); Prohibido soñar despierto (Gabriel Ocina, Olga Martinez. Zuzendaria, Leire Ucha); Diez (Leyre Berrocal, Izaskun Barroso. Zuzendaria, Ana Cristina Camara); Una Penélope cualquiera (Ane Pikaza, Sara G. Marín. Zuzendariak, Ilam Zurko, Juana Lor); Con quién hablas (Mikel Losada, Olatz Ganboa. Zuzendaria, Patxi Gandarias); La Chistera (Almudena Ardit, Ivan Bilbao. Zuzendaria, Ines de Leon); Bienes y Propiedades (Miriam Martin, Mikel Martin. Zuzendaria, David Gonzalez). Eta beste aldetik, Espinazo o callos (Pez Limbo Creaciones) eta Bienestar (Radio Teatro) izango dira lan gonbidatuak. 

Bada, hain zuzen ere, horietarik batzuk errepikatuko dira asteburuan. Hala, ¿Espinazo o Callos?, ¿Con Quién Hablas? Lo Ínclito de tu Drama, Prohibido Soñar Despierto eta Una Penélope Cualquiera ikusteko abagunea egongo da berriro.

Hilaren hondarretan (otsailaren 21 eta 22a) beste bi lan programatu dira: Fausto, Ciudadano Ejemplar eta Godot.

Biografia

Ane Pikaza Bilbon jaio zen 1984an. Arte Ederretan lizentziaduna da, EHUn (2008), eta diplomaduna ere bada Arte Dramatikoan, Artebi zentroan. Horretaz gainera, Diseinu Grafikoko Laguntzaile titulua ere eskuratu zuen Bilbon, bai eta Antzerkia eta Arte Eszenikoen graduondoko ere, EHUn.

Zenbait erakusketa kolektibotan parte hartu du, hala nola, Espacio Basquiat (Bilbao, 2006), GetxoArte 07 (Getxo, 2007) eta Private Flat (Florencia, 2008), eta banakakoak ere egin ditu, tartean, Bilboko Taberna de Los Mundos ostatuan eta Marzana gunean, biak ala biak 2009an.

Jaso dituen beken artean ondokoak dira azpimarragarrienak: Bizkaiko Foru Aldundiko kultura Sailak emandakoak 2005 eta 2009 urte bitartean. Horretaz gainera, praktikak ere egin ditu:  Teatro Comunale (Florencia), eszenografiari buruzkoa eta Delirium Studios-en "Alicen ibaietan" bideo-jokoaren marrazkiak egiten.

Diseinu grafikoari dagokionez, Gaitzerdi konpainiaren Udamina proiektuaren ilustrazioak egin ditu. Azken boladan antzerkigintzan dihardu buru-belarri, tartean, Hitzak antzezlanean.