IRATI F. G.


2013/09/13

Irati FG-ren urte amaierako kolaborazioak

Irati ilustratzaielak bi kolaborazio berrirekin amaituko du 2013 urtea. Hala, Arros Negre izeneko fanzinean bi orriko komikia sartu du.

Horretaz gainera, Postales desde el limbo izeneko Zaragozako ongitzazko proiektuan hiru postal txertatu ditu.

Irati FG marrazkilari konpultsiboa da. Etengabe ari da marrazten. Errealitatea bere arkatzetik filtratu eta koadernoetan irudikatzen du. Behin eta berriro dio, marrazkigintzaren bitartez mundua, alegia, errealitatea hobeto ulertzen eta ezagutzen duela.

http://arrosnegre.org/

http://postaleslimbo.blogspot.com.es/

Biografia

Irati Fernandez Gabarain (1983-Iruñea) marrazkilaria eta komikilaria. Arte Ederrak eta Ilustrazioa ikasten aritu da. Diseñu laguntzaile bezela lan egin zuen, eta animazio munduan ibili da, storyboard-ak eta umeentzako animazio serietan arte diseinuak egiten. Komiki lehiaketa batzuk irabazi eta erakusketa batzuetan parte hartu ondoren, lagun batekin martxan jarri duen argitaletxe txikitxo batekin, bere komiki eta ilustrazio proiektutxoak argitaratzen ditu.