MARIA MUR DEAN


2014/01/20

Arturo Rodriguezek liburua argitaratu du consonnirekin

Zutabeak. Microensayos sobre arte, cultura y sociedad testua Arturo Rodriguez adituak argitaratu du consonnirekin euskaraz eta gaztelaniaz. Aste honetan, hilak 23, Gasteizeko Zuloa Irudia aretoan aurkeztu da argitalpen hau.

Egileak, 2009tik 2012ra bitartean, Gara egunkariko Mugalari aldizkarian eta gero kulturan, arte eta egungo gizarteari buruzko ehunka zutabe argitaratu zituen.
Liburu honek testu horietarik asko biltzen ditu bloke tematikoetan banaturik  (perfil, politika, arte eta besteak) eta gainera sendoturik dator artista askoren lan grafikoen bidez: Ibon Sáenz de Olazagoitia, Natxo Rodriguez Arkaute, Iñaki Larrimbe, Anabel Quincoces, Txaro Arrazola, Txus Melendez, Txuspo Poyo, Detritus, Estíbaliz Sádaba, Lourdes Soto, Félix Pérez Hita, Enrique Flores, Mauro Entrialgo eta Santi Ochoa. Sarrera Gabriel Villotak egin du.

Arturo Rodríguez, Arte Ederreko fakultateko Arte eta Teknologia sailean da irakasle. SEAC (1994 - 1998) ekimen artistikoaren sortzailea izan zen. Dokumentalak, film laburrak idatzi ditu eta hainbat proiektutan komisarioa eta epailea izan da.

Biografia

Maria Mur arte-ekoizle da, eta arteari buruzko consonni ekoizpen-etxeko zuzendaria da, 1997az geroztik. Consonnik arte-objektuaren itxura ez duten egitasmoak garatzen ditu, eta horretarako, artistekin aritzen dira lankidetzan, hala nola, Maria Ruido, Itziar Barrio, Alex Reynolds, Asli Cavusoglu, Asier Mendizabal, Martha Rosler, Phil Collins eta Jeleton.

Artistok askotariko formatuak erabili dituzte euren obrak garatzeko, consonnirekin elkarlanean: telebista saioak, euskal tipografien enkantea, zonbi martxa edo performencean oinarritutako hitzaldiak; betiere, gizartea hankaz gora jartzeko, kritikatzeko eta aztertzeko.

Horretaz gainera, ekoizpen-etxeak kamuflajea hartu du ekintza-metodo eta estrategiatzat, arte gisa gutxiago ikusten delako; ordea, askotariko publiko gehiagok ikusten duelako. Arte-sistema ez da soilik bere praxi eta testuingurua, bere egitasmo guztiekin eragin nahi duten analisi eta eztabaidaren parte ere bada.

2009an, gainera, argitalpenak plazaratzen hasi ziren, paperean eta bestelako euskarrietan; horretarako, hiru bilduma abiatu dituzte: Proyectos, Paper eta Beste.