AMAIA VICENTE


2013/09/13

“Welcome to Paradise”

Mendebaldeko mundu kontsumistan zer den paradisua galdetzen diot neure buruari. Obra hau serie baten zati bat da, eta serie horrek paradisuaren eta kapitalaren arteko harremana jorratzen du. Sinboloaren errealitatearen eta irrealtasunaren artean.
Horretarako, Welcome to Paradise esaldia erabiltzen dut neonezko argi urdinekin, metakrilatozko kutxa garden batean sartuta. Kutxa eskegita dago, etenganeko burrunba eragiten du, desatsegina.

Honakoa bideo-instalazioa da:

IZENBURUA: Welcome to paradise
URTEA: 2013
MATERIALAK:  neonezko argia, metakrilatozko kutxa gardena eta audioa
NEURRIAK: 1200 X 1000 X 150
GAIA: Kontsumo-sistemak sortutako paradisuaren ideiaren deseraikuntza.

Biografia

Arte Ederretan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean, 2000. urtean. Nire lana honako gai hauen inguruan ardazten da: identitatea, edertasun-kanonen eraikuntza eta biolentzia sinbolikoa neoliberalismoaren eta kontsumismoaren mendebaldeko kulturan.

Lengoaia artistikoak sinboloekin jolastea ahalbidetzen dit: deseraiki, eraldatu, txikitu, biluztu edo irauli, ikerketa eta analisi metodologiatik abiatuta, zeina artearen esparru esperimental eta kontzeptualetik harago zabaltzen den.