LEYRE GOIKOETXEA


2014/02/20

Paisaia Trifasikoa

Paisaje trifásico. Tres corrientes alternas (Paisaia Trifasikoa)

Gizakiaren ekimen propioetako bat, sorturiko objektua batek denboran irautea da. Objektua kuestionatzea eta bere erregistrorekin trukatzea kezka bera izaten da, hortaz, azken hamarkadatako ekintza artistikoetan, erregistro honek objektu bera ordezkatu du.

Proiektu honetan, ekintza artistikoei buruzko galderak sortzen ari gara, beren izanaz eta ibilbideaz, beren nondik norakoez.

Proposamena, akzio-reakzioa da. Prozedura artistikoari buruzko testu bat proposatuko da. Hasieran hausnarketa bat abiatuko da prozedura horiez: prozeduraren garrantziaz, materialak, ideia, sorkuntzaren tokia, eta honen harremana espazio arkitektonikoarekin.

Aukeraturiko artisten erantzuna erakusketa baten bidez gauzatuko da. Bakoitzak hausnarturikoa, erakusketa batean aurkeztuko du.

 

Biografia

Leyre Goikoetxea Martinez (1983) Artearen Historian lizentziatua da. EHUko Arte Ikerkuntza eta Sorkuntza masterra egin du El registro en los procesos efímeros en el Arte Actual izeneko ikerketa lanarekin. Gasteizko KREA plataformaren informazio zerbitzuetako arduraduna izan zen 2008tik 2010era bitartean.

Gasteizko Amárika aretoaren inaugurazioaren koordinazio eta kudeaketaz arduratu zen 2010ean.

Miriam Isasi artistaren laguntzailea izan da hainbat proiektu artistikotan eta erakusketetan.

IkasArt azoka edota Beijing-eko MA Studiok bultzaturiko Txina da proiektua ekoiztu, koordinatu eta komisariatu egin du. Azken honetan, honako artistak zeuden: Nadia Barkate, Edurne González, Miriam Isasi, J.P. Ordúñez/Mawatres, Unai Requejo, Laurita Siles, Leire Urbeltz eta Cristian Villavicencio.

2012tik 2013ra Bilboko Arte Ederreko Museoko Bilduma departamentuan izan da erakusketa zenbait eta lanen mugimendu koordinazioan parte hartuz.

Joan de urtean, Paisaje trifásico proiektuaren komisarioa izan da. Bertan, Ismael Iglesias, Karlos Martinez B. eta Izaskun Alvarez-Gainzak erakusketak osatu zituzten.

Hainbat argitalpenetan arte kritika idazten du, eta Egungo Artean eta Gestio Kulturalean formaziorako eta ekoizpenerako bekak jaso ditu.