NEREA DE DIEGO


2014/02/20

Objektu eramangarriak", Oteiza Museoan

Nerea Diegok (Iruñea, 1974) No sacred place. Objektu eramangarriak izeneko pieza paratu du Oteiza Museoan, pieza hori prozesuan dago, eta museotik igarotzen diren bisitarien objektuekin osatzen ari da. Hala, artista prozesu osoa dokumentatzen ari da.

Pieza leku batetik bestera eraman daitekeen aldare baten itxura dauka; martxoaren 5a arte dago ikusgai, eta aurretik, Bilboko La Cosa en casa jaialdian aurkeztu zen, 2012ko maiatzean. Lizarrako Gustavo de Maeztu Museoan eta Huarte Arte Zentroan ere izan da, eta honezkero, 100 objektu inguru gordetzen ditu. Oteiza Museoaren arabera, “ama birjina txikiak etxez etxe eramateko erabili izan diren eta etxeko eta herri kulturaren moduen parte diren aldare eramangarri txikietan inspiratutako pieza bat da”.

Artistaren esanetan, “Piezak erabateko zentzua du, jendaurrean erakutsi eta objektuak barnean metatzen doazen neurrian”, diosku Nerea de Diego artistak. “Objektu pila handi bat sortzea interesatzen zait, sakratutzat hartutako hainbat aldare edo lekutan sortzen denaren antzera, horietan hainbat jatorritako eskaintzak pilatzen dira eta”.

Diego artista bisuala da, eta Arte Ederretan lizentziaduna (UPV-EHU 1997); arte ikerkuntza eta sorkuntzan masterra egin du (UPV-EHU), eta hainbat lantegitan parte hartu du.

Biografia

Nerea de Diego (Iruñea 1974) Arte Ederretan lizentziatua da eta Ikerketa eta Sorkuntza masterra egin zuen EHUn. Bere formazioa Miralda, Rogelio López Cuenca, Ion Munduate, Blanca Calvo, Mireya Masó, Bleda y Rosa, John Davies, Raúl Cárdenas edota Josep María Martín adituekin osatu du.

Artista bisuala da. Bere lana marrazkia argazkia, eskultura, bideoa, instalazioa edota interbentzioaren barruan kokatzen da.

2011n egin du bere azken erakusketa Iruñeko Ciudadelan. Lehenago May Moré galerian, Huarte Zentroan, Moisés Pérez de Albeniz galerian, edo Mexikoko unibertsitatean erakutsi ditu bere lanak.

Erakusketa kolektibo asko egin ditu: Muliers Mulieris, Welcome home, Generación 2009, Tiempo recuperado, Encuentra, Entornos próximos, El puto gotelé, Domestico´03, 70´s, Situaciones, eta abar. Arco, Art Madrid, D´Foto, Video Art Fair, Paris foto, edo FEMACO dira bisitatu dituen arte azokak.

Nafarroako artista gazteentzako hainbat sari jaso ditu, eta Beijing (Txina), Camac (Frantzia), Bregenz (Austria), Mexiko, Kordoba, eta abarretan erresidentziak egin ditu. Nafarroako Gobernuaren, Bilbao Arteren, Caja Madriden bekak jaso ditu.

Bere obra La Caixa, Caja Madrid, Nafarroako Museo, Iruñeko Udaletxe, EHU, Bilbaoarte, CAMACen eta beste hainbat tokitan aurki daiteke.

Hezkuntza eta gestio kulturaleko lanak egiten ditu. Oteiza Museoko hezkuntza sailean lan egin du, umeentzako ikastaroak antolatzen. Bitartean (www.bitartean.org) kolektiboarekin, Huarte Zentro, UPNA, eta Nafarroako Museorako ere, hezkuntza proiektuak garatu ditu.
Asado Monstruoso edo Des-hacer cosas proiektuak komisariatu ditu.

EHUko irakaslea izan da, eta gaur egun, UPNAko irakaslea da hezkuntza plastikoa sailean.