ANA JOSE ROSSI


2014/02/20

Ohialetan lan

Oihaletan egiten dituen diseinuak eskuz egiten dira eta kolorea pintzelekin ematen da (tjanting). Prozedurak (garbiketak, tentsionatua, paperean kiribildu,…) oso artisanalak dira.
Diziplina hau garatzen du margolanetan, tapizetan, soinekoetan, jantzietan, dekoraziozko objektuetan,… batzuetan paperarekin, kartoiarekin, akriliko eta zuntz begetalekin nahastuz.

Honekin batera poemak eta errelato laburrak ere idazten ditu. Euskal herriko hainbat azoka eta jaialditan parte hartu du bere sorkuntzak erakusteko.

Biografia

Ana Jose Rossi (1964) Argentinan jaio bazen ere Donostian bizi da gaur egun eta bertan jarduten du diziplina artistikoan. Mendozako Arte Ederreko Eskolan egin zituen ikasketak eta han ehundurekin kontaktuan hasi zen.

Eliana Molinelli artistarekin batera Batik teknika zaharrean murgiltzen da gero. Teknika honetan ezkoan oihalaren gainean hedatzen da, eta bere adierazpide guztietan ikertzen hasten da. 2001ean Donostian hasten da bizitzen eta bertan Botika Batik denda espezializatua zabaltzen du. Bertan ikastaroak eman eta sorkuntzak egiten ditu.