IRMA AZPITARTE


2013/09/13

S.EX.UARTE.

S.EX.UARTE.  deitu diodan proiektu zabalago baten barruan kokatzen ditut nire obrak, homosexualitatearen desnaturalizazio prozesu historikoaren eta eredu heterosexual normatiboaren  aurrean burututako erreakzio lanak batzen dira bertan. Tradizio kutsua duen  mosaikoa teknika bezala hartuz eta jada errekonozimendu estetikoa duten objektuen gainean erabiliz emaitza desiragarriak bilatzen ditut, lehen begiradan, ikusleari forma mezua baino deigarriagoa eginez , eta begirada sakonago baten ostean, bere hasierako desiragarritasuna  birplanteatzera bultzatuz. 

Biografia

Irma Azpitarte  (1986) Markina-Xemeingo baserri batean bizi da, Psikologian lizentziatu zen Lehenik eta Arteko Gradua egin zuen ondoren EHUn. Bere sorkuntza artistikoak  maitasun homosexuala du ardatz, bere obretan gaiaren gezurrezko arruntasun bat sortu nahirik.  Mosaikoaren teknika erabiltzen du modu eta material berriekin. Lehen erakusketak bere herrian egin ditu eta Itzal Aktiboarekin parte hartu du  “Emazte Artea Garazin” erakusketan.