AMAIA MOLINET


2013/12/10

Amaia Molinet-en argazkiak Iruñean

Iruñeko Civivox Iturrama galerian, abendu osoan zehar, Amaia Molineten argazkiak ikusi ahalko dira.
Euskal Herriko zein Europako lurraldeetan harturiko argazkiak dira. Lana hurbilketa fenomenologikoarekin, eta asmo kritikoarekin egin da, eta paisaia eraikitze kultural bezala ulertuta, hots, osagarri estetikoaz gain, bere osagarri politikoa ere landu nahi izan du.

Basoaren desioa atalean, egilea argazkiaren bidez natura domestikatzen saiatu da, armonia eta oreka bilatuz. Zeinuak, markak, arrastoak, horiek guztiak lurralde zehatz bati dagozkie. Guztiek adierazten dute paisaiaren esentzia harrapatzeko grina.

Anti-Paradise sailean, paisaiaren barruan ez egotearen sentsazioaz mintzo da egilea, edertasuna harrapatuz, baina tristeziaz. Paisaia antiparadisiakoak dira, non irakurketa ekologikoa egin beharrean irakurketa arkitektonikoa egiten den. Paisaia hauetan ez dago gizakirik.

Biografia

Amaia Molinet. Lizarra, 1988. Bilbon bizi eta lan egiten du. Arte Ederretan lizantziatua Euskal Herriko Unibertsitatean, Cluj-Napocan (Errumanian) egonaldi bat egin ondoren. Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboa masterra ikasten ari da, unibertsitate berdinean.

Bere lana argazkilaritzan oinarrituz, interesgunea lurraldetasunak identitate zeinu gisa dakarren problematikan zentratzen du.
Azken urteotan banakako erakusketak egin ditu, hala nola, 'País Paisaje. Lurra eta Lurraldea' Iruñeako Civivox Iturrama zentroan, 2013an, edo 'Fragile Human' Arte eta Diseinuko Unibertsitatearen Matei Corvin galerian, Cluj-Napocan, 2012an.
Horrez gain, bere lana hainbat leku desberdinetan erakutsi du bai Euskal Herrian eta Espainian, eta baita Londresen eta Palermon ere.

'Político-Poético' erakusketa eta sorkuntza proiektuaren ko-zuzendaria da eta Nafarroan 'Jatorrira Itzultzea' proiektu artistiko eta kulturala zuzentzen du 2012 eta 2014 urteetan."