ESTIBALITZ JALÓN


2013/09/13

Kristalezko bola berezi-berezi bat

“ Kristalezko bola berezi-berezi bat ” : Toti Martinez de Lezeak idatzia (Editorial Erein)

"Matildari biziki gustatzen zitzaizkion kristalezko bolak, kaniken antza duten bola horiek, baina lodiagoak, eta barruan beste kolore bateko burbuila dutenak..."

Irakurtzen ez dakiten umeentzako liburua da, eta modu oso berezian konta daiteke. Batetik, testua dago; eta bestetik, ilustrazioa, umeak irudiak bakarrik ikus ditzan, ipuina kontatzen dioten bitartean.

Biografia

Estibalitz Jalon (Gasteiz, 1984).  Ilustrazioa ikasi zuen, eta 2007an bere lehen lana editatu zuen. Harrezkero, gazte eta haurrentzako hogei liburu baino gehiago ilustratu ditu.

2009an, umeentzako euskarazko album onenaren III. Etxepare Saria irabazi zuen. 2010ean, "Exposición 100 de hoy: Ilustradores y escritores de literatura infantil y juvenil del Estado Español" delakoan parte hartzeko gonbidatua izan zen. 2013an, JUUL saria hartu zuen, ume askoretzat ilustratzailerik nahiena izanik.