MIREN PASTOR


2014/04/01

"Bidean" erakusketa

Bidean lanak, denboraren iragate eta giza-harremanetan barneratzen da. Aldaketaren epitometzat harturik eta nerabezarotik abiaturik, gure hazkundea eta identitatea moldatzen dituzten elementu zehatzei buruz hausnartzen du.

Lehen argitalpena, Gijoneko Gema Llamazares galerian ezarritako erakusketaren barruan kokaturik dago.

Argitalpen honek funtzio bikoitza betetzen du, argazki-liburu eta erakusketa gisan. Horretarako deskoadernaturiko liburu bi batu behar dira, pleguaren azala eta atzealdea aprobetxatuz, eta horman diptiko hauek eskegitzean instalazioa lortzen da.

Auto-publikazio hau 500 alekoa da. Zabaltzea hemen egingo da http://www.dalpine.com/es. Bidean proiektua zertan den ikusteko begiratu hemen: http://www.mirenpastor.com

Biografia

Miren Pastor (1985, Iruñea). Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretan litzentziatua da. Horren ostean, eta Nafarroako Gobernuak emaniko beka bati esker, Madrileko Blank Paper Eskolan argazkigintza ikasi zuen.

XI Encuentro de Fotografía y Periodismo de Albarracín (2011) delakoan beka ere jaso du, eta urte berean Huarteko Arte Garaikidearen Zentroan egin zuen erakusketa. Bere lana New Papers-en erakutsi du, Incandescent (2012), eta Ojo de Pez (2013).

Honako artistekin lan egin du: Cristina Iglesias (2008), Daniel Canogar (2009), Roberto Coromina (2010) eta Christian Patterson (2013). Getxophoto (2012 eta 2013) Community manager izan da.

BlankPaper eskolan koordinazio eta kudeaketa kulturalaz arduratzen da 2010etik hona.  http://www.blankpaper.es/content/miren-pastor#sthash.DGRPjxeU.dpuf