PIEDAD ORTIZ


2014/04/04

Metamorfilia

Lan-koaderno gisan, bere orrialdeetan animalario ikusgarria eskaintzen da hemeretzi espezie mutanteren bidez. Bertan, bisigu lumadunak, okapisaurio txikiak, tentakuludun  barraskiloak, Aristeus Mollusca, Chinchili, … .
Izaki hibridoak identitate batetik bestera dabiltza, autore trizefalo batek eginak (hiru buru pentsatzeko eta sei esku lanerako).

Trizefalo hau Bilboko Walking Galleryn jaio zen Piedad Ortiz de Urbina, Jesús Mari Fernández Hojas (Ura-77) eta Cristina Larios batu zirenean Metamorfosis animal: ¿realidad o ficción? erronkaren aurrean.

Piedadek dio lehen animalia Alde Zaharreko taberna batean jaio zela Jesús M. Hojasen eskutik, bozeto baten gainean ukitu batzuk egiteko baimena eskatu eta gero. Hura ez zen animalia baten metamorfosia, izan ere, marrazkia bera zen metamorfosia. Brainstroming batean bakoitzak ideiak aportatzen hasi ziren gero.

Honela, ideiak forma hartu zuen.

Biografia

Ilustrazio eta komikiaren munduan autodidakta naiz baina diseinu grafikoko hainbat ikastaro egin ditut. 2011n nire lehen komikia autoeditatu nuen: Las historias de un cangrejo siamés. Bilboko Rekalde Aretoak eta Ortzadarrek antolatzen duten KMK lehiaketa irabazi nuen Jon Mikel Udakiola artistarekin batera.

Ilustrazio eta arte grafikoaren inguruko Fuera de Margen aldizkariko Ópera Prima sailerako aukeratua izan naiz Metamorfilia obrarekin. Gaur egun komiki eta ipuin proiektu zenbaitekin ari naiz lanean.

Urte hauetan guztietan La Tourette, RumblE! edo Mamorro fanzinekin egin ditut kolaborazioak. Egunkarietan eta musika aldizkarietan (Mondo Sonoro edo Aux Magazine) ere parte hartu dut. Walking Gallery Bilbao kolektiboaren kidea naiz.