HIGINIA GARAY


2013/09/13

Atsegin dudan erakusketa kolektiboa, Iruñean

Iruñeko Canvas galerian, Me gusta izenburuko erakusketa dago zabalik maiatzaren 10era arte; bertan, sei artistek euren obra grafikoa paratu dute: Mikel Cabrerizo (Iruñea), Jonay Cogollos (Valentzia),  Higinia Garai (Bilbo), Lula Goce (Pontevedra), Gonzalo Nicuesa (Iruñea) eta Leire Urbeltz (Iruñea). Nicuesak, halaber, erakusketa koordinatu du.

Erakusketa egungo sormen grafikoari buruzko proiektua da, izan ere, erakusketan parte hartu duten artistek marrazkiarekin egiten dute lan euren egitasmoetan. Bada, erakusketaren xedea artista horien lan grafikoa erakustea da; lan grafiko hori, baina, bestelako adierazpide batzuekin uztartuko da, eta lengoaia hibrido bihurtu.

Mosaiko artistiko baten antzera aurkeztu da erakusketa, eta harreman sozial eta komunikatzeko modu berriez hitz egiten du. Komunikazio artistikoak ere molde berri horien barruan sartu dituzte, izan ere, erlazio artistiko horiek ere sare sozialetako Atsegin dut botoiak sakatuz gauzatzen dira. Alabaina, harreman horiek ere emankorrak izan daitezke, horren isla, marrazkia ardatz duen Me gusta erakusketa.

Egile beraren beste lanak

Biografia

Hiltzeari beldur diot, ez zait Sandra Bullock gustatzen, ez eta El corte inglés ere. Asfaltoaren gainean udako euri erori berriaren usaina gustatzen zait. Marraztu behar dut nire buruarekin eta munduarekin konektaturik nagoela sentitzeko.

Nire izena idatzi nuen lehen aldian, pertsonaiatxo batez hornitu nuen letra bakoitza. Handik hona, inguratzen nauen unibertsoari eta hortik sortzen diren esperientziei begira nagokie, lapitzaren bidez. Hauxe da mundua harrapatzeko modua, bizitza ipuin  batzuetan gogorra eta batzuetan suabea dela ulertzeko modua.

Arte Ederrak ikasi nituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Eramus beka jaso nuen eta Bradford-eko Unibertsitatean izan nintzen. Ikasketak Valentziako Politeknikoan amaitu nituen beste beka batekin.

Gaur egun, toki ezberdinetan bizi ostean, Bilbon egiten dut lan ilustratzaile eta diseinatzaile.