LEIRE URBELTZ


2014/04/09

Atsegin dudan erakusketa kolektiboa, Iruñean

Iruñeko Canvas galerian, Me gusta izenburuko erakusketa dago zabalik maiatzaren 10era arte; bertan, sei artistek euren obra grafikoa paratu dute: Mikel Cabrerizo (Iruñea), Jonay Cogollos (Valentzia),  Higinia Garai (Bilbo), Lula Goce (Pontevedra), Gonzalo Nicuesa (Iruñea) eta Leire Urbeltz (Iruñea). Nicuesak, halaber, erakusketa koordinatu du.

Erakusketa egungo sormen grafikoari buruzko proiektua da, izan ere, erakusketan parte hartu duten artistek marrazkiarekin egiten dute lan euren egitasmoetan. Bada, erakusketaren xedea artista horien lan grafikoa erakustea da; lan grafiko hori, baina, bestelako adierazpide batzuekin uztartuko da, eta lengoaia hibrido bihurtu.

Mosaiko artistiko baten antzera aurkeztu da erakusketa, eta harreman sozial eta komunikatzeko modu berriez hitz egiten du. Komunikazio artistikoak ere molde berri horien barruan sartu dituzte, izan ere, erlazio artistiko horiek ere sare sozialetako Atsegin dut botoiak sakatuz gauzatzen dira. Alabaina, harreman horiek ere emankorrak izan daitezke, horren isla, marrazkia ardatz duen Me gusta erakusketa.

Biografia

Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) Arte Ederretako ikasketak burutu ondoren, Bartzelonako Unibertsitate Autonomikoarekin atxikita dagoen Eina Eskolan jaso zuen Leire Urbeltzek ilustrazioko espezializazioa. Galtzagorri elkarteko bazkidea eta Marraz(i)oak irudigile berrien kolektiboaren kidea da.

"Itzalpetik" eta "Amarunen Alamandrea" izenburuko liburu ilustratuak plazaratu du Yolanda Arrieta idazlearekin batera.

Bakarkako bi erakusketa egin ditu: Alamaque, Gasteizen (2011an) "La Quimera residual" Iruñean (2008an). Zenbait beka jaso ditu hiri deseberdinetan residente izanik, Zaragoza, Caceres eta Pekinen hala nola.