CARMEN ORTIZ


2013/09/13

"Solo Lápiz"

Solo Lápiz azken erakusketan Pi Ortiz ahizparekin partekatzen ditu A Tu Aire estudioko hormak. Galeria hau, Deustuko Cuevas de Arenaza  kalean dago, eta erakusketa goizeko 10:00etatik a 14:00ak arte, eta arratsaldez 16:00etatik  20:00ak arte, eta larunbat goizetan, ikusi ahal da.
Barakaldoko Ane de Cocóren atelierrean ere, bere obra batzuk ikusi ahal dira. Erakusketetan Faces katologoa topatu ahal duzue.
Artista honek, zine eta musikan jatorria daukan zuribeltzezko imaginarioa sortu du: "...zinemak, musikak eta argazkigintzak liluratzen naute. Sorolla bezalako klasikoak miresten ditut, baina artista berriak ere bai, Carmen Mansilla, Andrew Kinsman, Dirk Dzimirsky…"

Hemen dituzue elkarriketa bi:
http://www.kubilha.com/carmen-ortiz-a-traves-de-los-ojos-capto-el-alma-de-las-personas/
http://www.enkil.org/2011/07/18/carmen-ortiz-retratos-a-lapiz/

Biografia

Carmen Ortiz de Urbina lapitzarekin marrazten du eta hala, oso estilo pertsonala lortzen du. Bere grina begiaren argia, adatsaren distira, denboraren iragaitearen detaileak,…; gizakiaren begitartea unibertso ikaragarri eta misteriosoa dela sinetsita dago.

Bere potretak, musikaren, zinemaren eta modaren munduan inspiraturik daude, eta hainbat aldizkaritan (Glamour, Lamono, Calle 20, Go mag,…), eta liburutan (Ilustradores Españoles, La guía Leonardo 2013,…) agertu dira.

Luisannet agentziarako egiten du lan, eta 1995tik aurrera erakusketa asko egin ditu, et akolektiboetan ere parte hartu du, hala nola, Donostiako Arteztu galeriako Ilustrando.