MIRIAM ISASI


2013/09/13

Ez da deliturik existitzen prozesu naturaletan

Miriam Isasik landa-lana jaso du bere proiektuan. Hala, erlezaintza ezarri du opio plantazioen ondoan, helburu medizinalekin eta Guardia Zibilak zainduta, erleek giza ekintza zuzenak debekatuta duen muga alferra urra ditzaten.

Beraz, gizartean araututa ez dagoen egoera ondu du egitasmo horretan, izan ere, artistak legaltasuna eta herritarren erabaki moralak ezartzen dituen ustezko jokabide-normaltasuna arautzen duten konbentzioak urratu nahi ditu.

 

Manuel Segade

Biografia

Miriam Isasi Arce Arte Ederretan lizentziatuan da EHU/UPVn. Ikasketa horien baitan, egonaldi bat egin zuen Bolognako Accademia di Belle Arti zentroan. Egun, Nazioarteko Doktoretza Tesia amaitzen ari da EHU/UPVko eskultura sailean eta Mexikoko UNAMen. Horrekin batera, aipatutako ikasketa akademikoez gain, tailer eta mintegietan ere parte hartu du, bere lanetik gertu dauden beste sortzaile batzuekin batera. Banakako eta taldeko erakusketak ere egin ditu.

Bere lana sinergia berriak sortzean datza. Konfluentziak erabiltzen ditu, bai eta ekintza eta deribak ere, paisaia zehatz jakin batetik eta bete ezaugarri zehatzetatik abiatuta. Bere helburua da jakin-mina, galderak eta espazio publikoa ulertzeko beste modu batzuk piztea ikuslearengan.

Artistak sekulako garrantzia ematen dio sormen-ekintzari; azken xedea gutxitan gailentzen zaio prozesuari. Esperientzien eta ekintzen instalazioaren eta erregistroaren bidez, Isasik bere egitasmoak formalizatzen ditu. Proiektu horiek, sarritan, aretotik at garatzen ditu. Hautu hori egin du bere lan berrienetan: Mi metralla en tu pecho (2011-2012), No existe el delito en lo procesos naturales (2012-2013) edo Energía Robada (2012-2014). Lan horietan egileak espazioarekin duen harremana aztertu du, sormen-ekintzaren bizipenak bateratuz.