VERÓNICA DOMINGO ALONSO


2014/09/08

“Lanzarote vs Lanzarote” erakusketa BilbaoArten

Josette Dacosta & Verónica Domingo artisten Lanzarote vs Lanzarote erakusketa abuztuaren 28an inauguratu zen BilbaoArten; ostiral honetan amaituko da beren lanak ikusteko aukera.

Bi belaunaldi, bi artista, bi emakume aurrez aurre agertzen dira, elkar osatuz eta elkarrekin partekatuz Lanzaroten egindako egonaldi bat. Irla horren ikuskera berezia egin dute sentimenduen bidez, izpiritukoa eta errealitatea abstrakzio, materia, energia eta arimaren bidez uztartzeko.

Josette Dacostak pigmentu eta akrilikoekin pintatzen du paperaren gainean, eta olioak eta pigmentuak erabiltzen ditu berak prestaturiko oihal latzen gainean. Erabiltzen dituen materiak, eta euskarrietako azal zimurtsuak bizitasun berezia ematen diete bere margolanei, eta honek mundu manufakturatutik aldentze bat ematen dio.

Beste aldetik, Verónica Domingo Alonsok paisaia berrasmatzen du ikuspegi intimo eta pertsonal batetik abiaturik. Bere praktikarekin proposatzen duena, zuri-beltzean, arte txinatar eta kaligrafiaren gaineko ezagutzatik erroturiko sorkuntza da. Bertan, marrazkia eta pinturak balio absolutua hartzen dute inguru konplexu eta abstraktu batean.

Biografia

1989an Bilbon jaioa, Getxon (Bizkaia) bizi da eta lan egiten du. Zazpi urte zituela Jose Luis Aguirre margolari euskaldunaren eskutik bere ibilbide artistikoa hasi zuenetik artea bere bizitzako motorra izan da.

Arteari eskainitako bizitza beraz, nazio-lurraldearen puntu desberdinetako bakarkako zein taldeko erakusketa anitzekin josia, baita Frantzian, Eskozian eta Ingalaterran ere. Bere lanak sarritan sarituak izatearen ohorea izan du, bai maila nazionalean eta bai nazioarteko lehiaketetan.

Bere proiekturik berehalakoenak, Ingalaterrako Norwich-eko Unibertsitatetiko (NUA) Arte Ederretako Masterraren ondoren, BilbaoArte 2014ko bekarekin egoiliar bezala abiatutako ikerkuntza artistikoaren baitako egitasmo baten errealizazioa, eta arte plastikoen mundu zirraragarri nahiz zabalaren esparruko esperimentazioari jarraipena ematea dira.