JOSETTE DACOSTA


2014/09/08

“Lanzarote vs Lanzarote” erakusketa BilbaoArten

osette Dacosta & Verónica Domingo artisten Lanzarote vs Lanzarote erakusketa abuztuaren 28an inauguratu zen BilbaoArten; ostiral honetan amaituko da beren lanak ikusteko aukera.

Bi belaunaldi, bi artista, bi emakume aurrez aurre agertzen dira, elkar osatuz eta elkarrekin partekatuz Lanzaroten egindako egonaldi bat. Irla horren ikuskera berezia egin dute sentimenduen bidez, izpiritukoa eta errealitatea abstrakzio, materia, energia eta arimaren bidez uztartzeko.

Josette Dacostak pigmentu eta akrilikoekin pintatzen du paperaren gainean, eta olioak eta pigmentuak erabiltzen ditu berak prestaturiko oihal latzen gainean. Erabiltzen dituen materiak, eta euskarrietako azal zimurtsuak bizitasun berezia ematen diete bere margolanei, eta honek mundu manufakturatutik aldentze bat ematen dio.

Beste aldetik, Verónica Domingo Alonsok paisaia berrasmatzen du ikuspegi intimo eta pertsonal batetik abiaturik. Bere praktikarekin proposatzen duena, zuri-beltzean, arte txinatar eta kaligrafiaren gaineko ezagutzatik erroturiko sorkuntza da. Bertan, marrazkia eta pinturak balio absolutua hartzen dute inguru konplexu eta abstraktu batean.

Egile beraren beste lanak

Biografia

Josette Dacosta (1944)
Bere ikasketa artistikoak Madrilen, 80. hamarkadan hasi ziren, Teresa Muniz margolariaren ikasle gisa. 1991ean Oxfordera joan zen eta han bere lehenengo erakusketa izan zuen. 1998an Parisera aldatu zen eta gero Euskal Herrira, bere amaren herria, non 2002n betiko kokatu zen. Donibane Garazin dauka bere estudioa.