MAITE GURRUTXAGA


2013/09/13

Printzesa guztiek dute bere ipuina

Titulu horrekin, otsailaren 6tik aurrera ikusgai izango dira Bilboko Gran Hotel Dominen Maite Gurrutxaga ilustratzailearen lan ederrak. Erakusketaren inaugurazioa otsailaren 6an egingo da, ostiralarekin, iluntzeko 20:00etan, eta martxoaren 17ra arte ikusi ahalko da.

Erakusketa horretan Gurrutxagak 2014an Antxiñe Mendizabalen testuekin batera argitaraturiko Printzesa guztiek dute bere ipuina libururako egindako irudiak paratu ditu.

Joan den urtean, egile honek ere Dejabu panpin laborategiaren Covek nije ptica/Gizona ez da txoria antzezlanean oinarriturik Habiak izeneko komiki interesgarria atera zuen Txalaparta argitaletxearekin:  “desterratutako hegaztiei buruzko liburua da, hegan egin ahal izateko sustraietara bueltatu behar dutenen istorioa biltzen duena”.

Maite Gurrutxaga (Amezketa, 1983) Arte Ederrak ikasi zituen Leioako Unibertsitatean eta geroago ilustrazioa Bartzelonako Escola de la Donna zentroan. Gazte eta umeentzako ipuinak egin ditu, eta 2009an Etxepare saria irabazi zuen Alex nire laguna izeneko albumarekin. Joan den urtean saririk preziatuena jaso zuen, Euskadi Saria Ilustrazioan.

Lanak Garabat galeriaren webgunearen bidez ere eskuratu ahal izango dira.

Biografia

Maite Gurrutxaga (Amezketa, 1983)

Arte Ederretan lizentziatua. Arte ederrak ikasten ari zela topatu zen ilustrazioarekin, eta horri eskeini nahi ziola bere denbora erabaki. Horregatik, Bartzelonako Escola de la Donan ilustrazioa ikasi zuen ondoren. 2008an hasi zen liburuak ilustratzen, eta euskal idazle ugariren liburuak ilustratu ahal izan ditu. 2009. urtean Alex nire laguna liburuagatik Etxepare saria jaso zuen Mikel Gurrutxagarekin batera. 2013an Edo! argitaletxearekin alderik alde bozeto liburua argitaratu zuen, irudiz betetako eta testurik gabeko liburu berezia. 

Habiak komikiarekin, 2014ko Euskadi literatura saria jaso zuen literatura lanaren ilustrazioa atalean. 

https://www.facebook.com/maitegurrutxagaillustration