NEREA UNANUA


2015/05/19

Nerea Unanuaren “Zorizko hegaldiak”, Bolibarren

Nerea Unanua Oxoantesanak Zorizko hegaldiak. Sortzen eta suntsitzen izenburuko pintura-erakusketa paratu du Ziortza-Bolibarren dagoen Simon Bolivar Museoan, iragan maiatzaren 18an ospatu zen Museoen Nazioarteko Egunaren harira. Erakusketa zabalik izango da ekainaren 26ra arte.

Artista bizkaitarrari prozesua interesatzen zaio, prozesuan gertatzen diren ez ustekoak, zoriz. “Prozesuan zoriz emandako pausoak, hegaldiak, mugimenduak... ari dira lanoi nortasuna ematen. Zoriak, dakarkidan ustekabeei esker, espero gabeko eremuetara narama”, esan du Nereak Zorizko hegaldiak. Sortzen eta suntsitzen erakusketa ren inguruan. “Istripua barneratzen dut prozesuan, horrek dakarkidan kaosak bion artean sortzen duen tentsio bereziak liluratzen nauelako”.

Hala, azkenean gauzatuko den emaitza alboratu, eta prozesuan aske aritzen da artista, mugarik gabe. “Arrazoia baztertu, esku eta gorputzari libre jokatzen utzi eta sentsibilitate guztia gutxika sortzen doan irudian jarri”.

Hori dela eta, Nereak jardun fisikotzat hartzen du pintura, “ekimen fisiko ez lineala da nire pintura, eremu digitaletik bereizia, unibertso digitalean akatsak berehala zuzendu daitezkeelako”

Nerea Unanua Otxoantesana (Markina-Xemein, 1988) artista plastikoa da, eta Salamancako USALean Arte Ederrak ikasi ditu, eta EHU/UPVn pintura-masterra ere egin du. Egun, Bilboko estudio batean aritzen da, beste sei kiderekin batera. Hainbat erakusketa egin ditu, tartea, La Salinan (Salamanca), Intxaurrondo kulturgunean (Donostia), edo Vital kutxa fundazioan (Gasteiz).

Biografia

Nerea Unanua Otxoantesana (1988 Markina-Xemein) Artista plastiko eta bisuala. Salamancako USALean arte ederretan lizentziatua eta EHUn pintura masterra bukatu berri. Nereak kaosa eta zoria ditu ardatz bere lanetan. Sortutakoa desegin eta handik datorkion ideia berriez elikatzen da bere lana, prosezua ardatz nagusi bilakatuz. Intuizioz eta barren barrenetik sortutako obra koloretsuak, prozesu guztiz pertsonal batetik sortuak.

Bakarkako erakusketak
2015 Zorizko Hegaldiak, Simon Bolivar Museoa, Ziortza-Bolibar.
Suntsituz sortzen, Udaletxepeko aretoa, Ormaiztegi.
2014 Hariak, Barakaldoko Udal Erakusketa Aretoa, Barakaldo.
Hariak, Arriaga, Markina-Xemein.

Taldeko erakusketak
2015  Emakume artean, Oruetako etxea, Markina-Xemein.
 7 emakume en movimiento, Marienea. Basauri.
2014  Identidades pictóricas,  Vital Kutxa fundazioa. Vitoria-Gasteiz.
Metamorfosis,  Intxaurrondo kulturgunea. Donostia.
Pintura, Vital Kutxa fundazioa. Vitoria-Gasteiz
2013 Emakume artistak , Uhagon kulturgunea. Markina- Xemein.
Emakume artistak , Etxe Lila. Ondarroa.
2012 Convocatoria San Marcos 16, La Salina. Salamanca.
2011 Convocatoria San Marcos 15, La Salina. Salamanca.

Bekak eta sariak
2010-2011 SENECA  beka USALera , Salamanca,  UPV-EHUtik.
2014  1º saria, IV. Hotel Carltoneko Arte lehiaketa. Bilbo