BESTELAKOAK

“Sorzain” hausnarketarako bazka eskainiko duen argitaletxea

Sorzain elkarte kulturalak izen bereko argitaletxea abiatu du “euskarazko liburu kritikoak” plazaratzeko asmoz. Egitasmoaren arduradunen aburuz, “Sorzainek oinarri bikoitza du, beraz: euskara eta gogoeta. Horrezkero, izpiritu kritikoa eta hausnarketa ahalbidetu ditzaketen euskarazko liburuak argitaratzea izango du xede nagusi”.

Horretarako, crowdfunding kanpaina abian jarri dute proiektua finantzatzeko: https://eu.goteo.org/project/sorzain-argitaletxea.

Dagoeneko, argitaratu nahi dituzten bi liburu iragarri dituzte: Erabakitzeko eskubidea, botere eragilea, burujabetza eta Pott Banda. Ekilibrista Bihotza (1977-1980).

Lehenengoan, Eduardo Apodaka, Imanol Galfarsoro, Zelai Nikolas eta Mario Zubiagak parte hartu dute, besteak beste, eta Mitxelko Uranga aritu da koordinatzaile. Bigarrena, berriz, Jon Kortazarrek koordinatu du, eta hauexek dira partaideetako batzuk: Bernardo Atxaga, Miren Amuriza, Unai Elorriaga, Harkaitz Cano, Garbiñe Ubeda edo Miren Agur Meabe.

Informazio gehiago: sorzain.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button