LITERATURA

“Litematika” edo matematika eta literatura

Gaur, Donostiako Informatika Fakultatean, 19:00etan, literatura eta matematika uztartzen dituen mahai-inguru bat antolatu da Litematika izenburupean. Ekitaldian idazle-matematikariak izango dira hizlari. Matematikari buruz hitz egingo dute, baina batez ere, literaturaz.

Matematika-txokoan honela azaldu dute ekimenaren zergatia: “Ez oso maiz, baina batzuetan, liburu bat ezagun egiten da eta, hara! Ideia matematiko baten inguruan harilkatu du idazleak ipuina, nobela, komikia, baita poema ere. Halakoetan, nola klasifikatu egile hori: idazlea da? Zientzialaria? Biak batera? Xomorro bat? Inoiz, matematikariek literatur tekniketara jo izan dute, asmo dibulgatibo batekin, euren lana eta ezagutza matematikoak gizarteratzeko. Beste batzuetan aldiz, idazleak izan dira ideia matematikoetan edo matematikarien bizitzetan inspiratu direnak, euren nobelak idazteko. Ekitaldi honetan hainbat herrialdetatik etorritako idazle-matematikariak elkartuko ditugu, eta  matemarikari buruz hitz egingo dugu, baina batez ere, literaturaz jardungo gara”.

Mahai-inguruan parte hartuko duten idazleak Xavier Durán Escriba, Irati Goikoetxea eta Aitzol Lasa izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button