MUSIKA

EHZ, Euskal Herria Zuzenean jaialdiak eztanda egingo du asteburuan

EHZ, Euskal Herria Zuzenean jaialdia gaur berton abiatuko da Irisarrin (ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean eta 2an).

Ohi den moduan makina bat talderen kontzertuak programatu dituzte. Adi!, gaur, ekainak 30 talde hauen kontzertuak izango dira: Habia, Muare, Liher, J Martina, Kuma No Motor, Willis Drummond, François del mundo, Mandarine, Belako, Akts, eta Madmadmad.
Uztailaren 1ean honako hauek igoko dira oholtzara: Alarma Morea, Mice, Dia DJ’s, Billie Brelok, Ixabe, Arima, Ada Oda, Nize, Gatibu, Aho Zakil Konekxion, Zetak, Krav Boca eta Vapa.
Eta azkenik, uztailaren 2an, talde hauek eskainiko dituzte kontzertu potenteak: Atzarbale, Afrika Bibang, Daudane, Sofa, Kolinga, Pisoo & OPH, Kristonak, Estelle D, Soulfly, eta FM Belfast.

Betiko legez, tailerrak, hitzaldiak, mahai-inguruak, bestelako lanketa kolektiboak…(egunero bizitzen ditugun problematikei buruz gogoetatu ahal izateko gunea ere bada festibala), dantza (Ertza konpaniaren Otempodiz sorkuntza berria), poesia emanaldiak, antzerkia (larunbatean Cie ZeC zirko konpainiak Segime bere sorkuntza berria egingo du, eta igandez, Tartean teatroak Ez dok ero ikuskizuna eskainiko du) eta  bestelako gauza interesgarriak ere ondu dira.

Programazio guztia EHZn kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button