IKUS-ENTZUN

Clermont-Ferrand Zinemaldiko film laburrak Donostian

Clermont-Ferrand Zinemaldian aurkeztutako film labur esperimentalak izango dira ikusgai Donostian gaurtik larunbatera bitarte. Proiekzioak Antzoki Zaharrean egingo dira. Tabakalerak eta Donostia Kulturak ondu dute ikus-entzunezko proposamen hau.

“Labok bere baitan biltzen ditu izaera estandarretatik harago dauden lanak, bide berriak arakatzen dituztenak, errepresentazioari, narrazioari edo esperimentazio tekniko nahiz estetikoari dagokionez”.

Orotara, 34 film labur esperimentalak ikusi ahalko dira bost ataletan. Proiekzioak Antzoki Zaharrean izango dira, 20:00etan. Sarrera doakoa da. Gaur hasiko da programa eta bertan Guillermo García Carsí izango da gonbidatu. Proiekzioaren aurretik aurten Clermont-Ferranden komedia onenaren Fernand Raynaud saria jaso duen lana ikusiko da, Doomed izeneko animazioa.

Frantziako Clermont-Ferrand hiriak urtero hartzen du film laburren jaialdi hau, eta munduko garrantzitsuenen artean dago. Aurtengo edizioa, hogeita hamalaugarrena, urtarrilaren 27tik otsailaren 4ra bitartean burutu zen. Horrekin batera, Labo sailaren hamaikagarren edizioa ere egin zen, eta aurtengo lan saritua Il Capo izeneko dokumental esperimental italiarra izan zen. Film hori larunbatean, otsailak 25, izango da ikusgai.

Egitarau osoa Tabakaleraren webgunean jasotzen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button