ARTEA

“Artea Oinez” erakusketak Julio Martin-Caro omenduko du

Nafarroa Oinez festaren harira egin ohi den Artea Oinez 2012 erakusketa ibiltariak Julio Martin-Caro artista (Iruñea 1933, Madril 1968) omenduko du aurten. Erakusketa Donostiako Kutxa Boulevard aretoan dago uztailaren 8a bitarte.

Erakusketan 60 artista ingururen eskulturak, margolanak eta argazkiak ikus daitezke, tartean, Jose Luis Zumeta, Nestor Basterretxea, Dora Salazar eta Jose Ramon Andaren obrak. Lan guztiak salgai daude, eta erdietsitako diruarekin Zizur Txikiko San Fermin ikastolari lagunduko zaio.

Erakusketarako zenbait artisten grabatuen saila egin dute propio antolatzaileek. Hala, lanok Jorge Oteiza, Xabier Morrás, Juan Gorriti, Julio Martin Caro eta Gentz del Valle artistek egin dituzte eta serie bakoitzeko 100 ale daude.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button