IKUS-ENTZUN

Intersexualitate eta lesbianismoaren aldeko sariak

Zinegoak jaialdiak atzo itxi zituen bere ateak, eta sari nagusiak zeintzuk izan diren jakinarazi ditu. Film bik lortu dituzte aurtengo sari nagusiak: Wainuri Kahiuk zuzendutako Rafiki pelikula keniarra, eta intersexualitatearen gaia lantzen duen Floriane Devignek zuzendutako Ni d’Éve ni d’Adam. Une histoire intersexe. Azken lan honek DOK saria lortzeaz gain, Aniztasun eta Giza Eskubideen Sari nagusia ere lortu du.

Beste aldetik, fikziozko lanik onena, ex-aequo, honakoentzat izan da: Alvaro Delgado-Apariciok zuzendutako Retablo lana eta Natasha Merkulova eta Aleksey Chupovek zuzendutako The man who surprised everyone. FIK saileko gidoi onenaren saria Yen Tanek gidatutako 1985 lanak jaso du, eta KRAK sail berriari dagokionez, Pelikularik Onenaren Saria ex-aequo bi lanek lortu dute: alde batetik, Bertrand Manricoren Les Garçons Sauvages, eta bestetik, Evangelia Kraniotiren Obscuro Barroco.

Euskal Aktoreen Batasuneko Epaimahaiak, Felix Maritaud aktoreari eman dio Antzezpen Onenaren Saria, Sauvage lanagatik, eta Bigarren Mailako Antzezpenik onena Natalya Kudryashovak eskuratu du, The man who surprised everyone lanagatik. Publikoaren Sariari dagokionez, boto gehien eskuratu duen film laburra Anders/Something about Alex izan da, Reinout Hellenthalek zuzenduta.
Aurten lehenengo aldiz, Zinegoakek Senior Epaimahai bat izan du, pertsona erretiratuek osatutakoa. Euren erabakia Oasis lana saritzea izan da. Azkenik, Gazte Epaimahaiak bere saria Carolina Markowiczek zuzendutako O Órfao lanari ematea erabaki du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button