LITERATURA

“Munduaren neurria” errezitaldiak, Pasaian

Rafa Ruedak eta Oier Guillanek Munduaren neurria errezitaldi musikatua eskainiko dute Pasaiako Udalaren ekimenez. Joan den astean Pasai Antxoko liburutegian izan ziren. Aste honetan (abenduaren 16an 19:30ean) Pasai Donibaneko liburutegian eta (abenduaren 17an 19:30ean) Trintxerpeko liburutegian ere izango dira.

Munduaren neurria emanaldian Rafa Ruedak eta Oier Guillanek hainbat testu errezitatu eta kantatuko dituzte, tartean, Gabriel Aresti, Vladimir Maiakovski (Koldo Izagirre itzultzaile), Jose Luis Otamendi, Alejandra Pizarnik (Asier Sarasola itzultzaile), Jule Goikoetxea, Jon Gerediaga, Angelica Liddell (Danele Sarriugarte itzultzaile) eta Brane Mozetic (Rikardo Arregi Diaz de Heredia itzultzaile) autoreenak.

Guztiak harilkatzeko pertsonaia bitxi baten istorioa kontatuko dute: Zauri Bolodia, sasiraultzaile intimoa. Testu guztiek gauza bat dute komunean: guztietan mundua hitza azaltzen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button