ESZENA

“Gabrielen Lekua sentikariaren” azken emanaldia

Iazko irailean hasi zuen bere bidea Gabrielen Lekua sentikariak, eta 30 emanaldi baino gehiago burutu ostean, ibilbide hori gaur amaituko da Bilboko Kafe Antzokian egingo duten azken saioarekin, 19:30ean.

Gabriel Aresti idazlearen figuraren inguruan ardazturiko Gabrielen Lekua sentikaria honi gorputza ematen dioten aktoreak Andoni Egaña, Ainhoa Alberdi, Iraia Elias, Oier Guillan, Alain Urrutia, Rafa Rueda, Iban Urizar eta Naia Membrillera dira.

Ikuskizun honetan, Aresti iraganetik gaurko egunetara ekartzen saiatu dira goian aipaturiko sortzaileak eta Arestiren bizitzan funtsezkoak izan diren lekuak ezagutzeko parada ezin hobea izango da.

Emanaldiaren izen bereko disko-liburua ere zabaldu zen bere garaian. Paddy Rekaldek, Luigi Anselmik, Hedoi Etxartek, Amaia Lasak, Oier Guillanek eta Andoni Egañak idatzitako testuak ditu liburuak. Diskoak, bestalde, Rafa Ruedak musikatutako eta Oier Guillanek deklamatutako Arestiren zenbait olerki dakartza, baita Andoni Egañaren zenbait bertso ere. 
Zenbat Gara elkarteak eta Gabriel Arestiren familiak eratu duten Gabriel Aresti Kultura Elkartearen ekimenez sortu da sentikari hau.

Eta azken emanaldia ikustera joan nahi baduzue, baditugu bi sarrera zuontzat. Informa zaitez gure sozialetan.  

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button