MUSIKA

"Zinema Ahotsak" kontzertua Arriaga antzokian

Zinema Ahotsak XX. mendean zinemak ospetsu egin zituen abesti ederrenetako batzuk biltzen dituen kontzertua da. Beste askoren artean, Sonrisas y lagrimas, El mago de Oz, Con faldas y a lo loco, Desayuno con diamantes edo Chicago filmek zenbait perla musikal utzi zituzten, eta jatorri zinematografiko izatetik melodia ahaztezinak izatera pasa dira.
Gershwin, Sondheim, Williams, Mancini, Weill, Rodgers edo Nyman musikariek konposatu zituzten, eta orain, Ainhoa Zubillaga mezzosopranoaren ahotsaz entzun ahal izango dira, Iñaki Salvadorren pianoaren laguntzaz.

Ainhoa Zubillagak kantua ikasi zuen Edurne Aguerri eta Rita Adamsekin. Areto askotan egon da, hala nola, Musikverein, Kursaal, Auditorio Nacional, Bartzelonako Palau de la Musica, Teatro Monumental antzokian eta abar.
Iñaki Salvador pianista, moldatzaile eta konpositorea Donostian jaio zen eta piano, akordeoi, armonia, kontrapuntu eta fuga ikasketak egin zituen. Funtsean autodidakta da musika modernoaren eta jazzaren esparruan.

Arriaga Antzokiak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button