MUSIKA

Teknologia digitalen eta merkatu diskografikoaren arteko harremanari buruzko jardunaldiak egingo dituzte Donostian

Jardunaldietan parte hartzea doakoa da, baina musika profesionaleko langilea izatea beharrezkoa da. Era berean, modu amateurrean diskogintzan lan egiten dutenei ere zabalik dago. Musika edo kultura kazetariak gonbidatuak daude jardunaldietara. Bertan parte hartu nahi duenak urriaren 5era bitartean du epea. Horretarako nahikoa da posta bidaltzea EHDEra.

Honatx egitaraua: urriaren 7ko jardunaldia, Juan Rekarte EHDEko presidenteak irekiko du 16:15etan. Ordu laurden geroago, Josu Xabier Larrinaga Soziologoa eta Euskal Herriko Unibertsitateko Antropologia fakultateko irakasleak Ingurune birtualaren aurrean dauden araudun objektuak. Industri kulturalaren irautearen zenbait gako izeneko hitzaldia eskainiko du. 18:00etan, berriz, mintzaldia izango da Juan Paz Musix Ally-ko proiektu berezien eta ikerketen zuzendaria eta Aliado digital webgunearen editorearen eskutik, tartean, Do it yourself filosofiaren mugak eta diru iturrien dibertsifikazioaren gaiak aztertuko ditu.

Biharamunean, urriak 8, jardunaldia 10:00etan hasiko da The Orchard musika digitaleko banatzailearen ordezkari den Albert Torresekin. Banaketa kanal ezberdinez arituko da, tartean, Streeming-az. Era berean, Lutz Emmerich Espainiako Spotify-ko zuzendaria plataforma horren arrakastaz arituko da.
12:30ak bueltan, halaber, mahai-ingurua izango da. Bertan, aipaturiko Albert Torresekin batera Xabier Erkizia musikaria, Patxi Goñi GOR diskoetxeko ordezkaria, eta Javier Del Pino AE Distro zigilukoa izango dira. Laurek makina bat gai aztertuko dute, hala nola, diskoetxeen gaur eguna eta etorkizuna, jabetza intelektuala eta pirateria, edo Creative Commons lizentzia.

EHDEk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button