ARTEA

Azucena Vieitesen haur marrazkiak paratu dituzte Iruñean

Iruñeko Moises Perez de Albeniz galeriak Azucena Vieites artista hernaniarraren erakusketa paratu du azaroaren 12ra bitartean. Haurrekin izandako jardueratik sorturiko marrazkiak dira ikusgai daudenak. Erakusketa Coloring Book izenburupean aurkeztu dute.

Erakusketa honek aurretik eginiko lan batean du jatorria. Izan ere, Zehar aldizkariarentzat norberak argitaratzeko koadernoa egin zuen. Betan, haurtzaroa egiteko moduak eta fanzineen teknikak uztartu zituen.

Oraingo erakusketak ere umeekin izandako praktiketan sustengatzen da. Hala, umeen hiru bertute nabarmendu ditu artista gipuzkoarrak: sorpresarako gaitasuna, konbentziorik eza eta lengoaia bat sortzeko borondatea. Hortik abiatuta, haurren marrazteko moduan oinarrituriko margolanak jarri ditu Moises Perez De Albeniz galerian.

Margolan horiez gain, Vieitesen beste obra batzuk ere ikus daitezke Iruñean.

Erakusketarekin loturiko xehetasun guztiak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button