ESZENA

“Hura ez da lekua” ikuskizuna antzeztuko dute Pabilioi 6 aretoan

Antzerkia, poesia, musika eta pintura uztartzen dituen Metrokoadroka Kolektiboaren Hura ez da lekua obrak, eta asteburu honetan, martxoak 16 eta 17, Bilboko Pabilioi 6 aretoan ikusi ahalko da, 20:00etan.

Iñigo Ortega antzezlea, Ander Fernández musikaria, Idoia Beratarbide margolaria eta Asier Sarasola eta Oier Guillan olerkarien ahalegina da Hura ez da lekua. Obrak etxez etxe zerbait misteriotsua saldu nahian dabilen saltzaile ibiltari bitxi baten egunerokotasuna erakusten du. 2011ko Korrika Kulturalaren barne estreinatu zen.

Honatx, Oier Guillanek estreinaldia egin zuten garaian kontatu ziguna. “Hura ez da lekua, Eskuen sustraiak ikuskizunean parte hartu genuenok sortu dugu, Iñigo Ortega aktorea taldera gehituta (metrokoadroka sormen laborategia izeneko plataforma sendotu dugu lana sinatzeko). Eskuen sustraiak ikuskizunean musika, poesia eta pinturaren bidetik oholtzan elkarrekin egoteko modu bat topatu genuen, Hura ez da lekuarekin horretan sakontzen saiatu gara antzerkia gehituta. Hainbat hilabete eman ditugu lanean, esperimentatzen, eta lengoaia ezberdinen arteko zubiak bilatzen. Hori izan da hain zuzen ere zailena, erronkarik handiena. Hura ez da lekua beraz elkarrekin egindako bilaketa horren emaitza da, oraindik emanaldiak egin ahala garatzen jarraituko dugun ikerketa bidea”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button