ESZENA

“Harriz Harri” antzezlana Markinan

Bihar, hilak 19, haurrei zuzenduriko antzezlana ikusi ahal izango da Markinako Uhagon Kulturgunean. Bi emanaldi izango dira 17:00etan eta 18:00etan. Antzezlanak berezitasun harrigarria dauka, izan ere, harriak dira obraren protaginistak.

Valentziako L’home dibuixat txotxongilo konpainiak taularatuko du bihar Markinan Harriz Harri obra. Objektuen bitartez, umeen irudimena pizteko proposamen bat dugu ikuskizun hau.

“Egun baten, hondatzatik oinhutsik nindoala, lurra harriz beteta zegoela konturatu nintzen. Harriok gordetzen hasi nintzen, altxor zoragarri bat bezala. Bakoitzaren barruan adi adi begiratuz gero, harri xume bat baino askoz gehiago izan daitezkeela ikusiko duzu”.

Harriak, objektu soil bat baino askoz gehiago dira ikuskizun honetan. Bizia hartzen dute eta istorio izugarriak kontatzen dituzte. Umeen irudimena pizteko proposamen kuriosoa bezain erakargarria da. Obrak, gainera, hainbat sari jaso ditu, tartean, Ikusleen Saria 2009ko Lleidako Txotxongiloen Antzerki Jaialdian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button