ESZENA

“Kaleka” jaialdia Lekeition lehorreratu da berriz

Kaleka, Lekeitioko Nazioarteko Kale Arteen jaialdia, Lekeitioko kaleetan lehorreratuko da uztailaren 9tik 11ra bitartean.

Estilo, formatu eta hizkuntza anitzetako lanak izango dira ikusgai Txile, Katalunia, Gaztela eta Leon, Valentzia, Madril eta Euskal Herriko taldeen parte hartzearekin.

Gaur berton abiatuko da jaialdia Scratch atalarekin, hau da, garapenen edo sorrera prozesuan dauden lanak batuko dituen alorra. Hala, Madrilgo Máximo Óptimo konpainiak Mínimo Pésimo ikuskizuna egingo du. Ondoren, atal Ofizialari hasiera emango dio Gaztela eta Leonetik datorren Tiritirantes Circo Teatro konpainiaren Ulterior el Viaje lanak. Gaurko azken lana David Moreno Cía & Cristina Callejaren Flotados ikuskizuna izango da.

Bihar egun potoloa da eta bost ikuskizun kaleratuko dira. Madriletik, Mireia Miracle Companyren Rojo; Gaztela eta Leonetik, Producciones Sansegundoren La Máquina; Kataluniatik berriz, Mortelo & Manzaniren Fili Busters; Aragoitik, Teatro La Cosaren Fuoco Risorto; eta azkenik, Valentziar erkidegotik NUC konpainiaren Aigua.

Azken egunean, domekan, goizean, Haatik Dantza Konpainia euskaldunaren Lau Eme dantza ikuskizuna izango da. Arratsaldean, Urdaibaiko Txitatoki Zirko Eskolaren zirku tailer irekia egingo da. Ondoren, Txiletik Mr Copini konpainiaren The Herock ikuskizunak kalea hartuko du. Eta jaialdia amaitzeko, Valentziar erkidegoko Visitants konpainiaren Olea lana ikusteko parada egongo da.

Bestelako xehetasunak, hemen: https://kaleka.eus/

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button